Ohiko galderak
Check-in ordua 14:00etatik aurrera da partzela eta hostelerako eta 15:00etatik aurrera glamping-erako. Check-out ordua 12:00ak baino lehen da partzela eta glanpinentzat eta hostelaren kasuan, 10ak baino lehen irten behar da. Hala ere, ordutegi hauek erreserba egiterakoan berrestea gomendatzen dugu, denboraldiaren eta erabilgarritasunaren arabera alda daitezkeelako.
Erreserbak gure webgunetik egin behar dira eta %30eko ordainketa eskatzen da.
Ez dugu partzela zehatz bat aukeratzen uzten baina hobespen edo preferentziaren bat baduzu, erreserba egiterakoan jakinaraztea gomendatzen dizugu eta ahal dugun guztia egingo dugu zure itxaropenak asetzeko..
- Behe eta erdi-denboraldian, sarrera eguna baino bi egun lehenago arte egindako ordainketaren %100a itzuliko da.
- Denboaldi altuan, egindako ordainketaren % 100a itzuliko da sarrera eguna baino 7 egun lehenago arte.
- Ezeztapena ezarritako epeetan egiten ez bada, egindako ordainketa ez da itzuliko.
- Ezeztapena posta elektronikoz eskatu behar da.
Bai, maskotak onartzen ditugu gure kanpinean, aterpetxean izan ezik; baina garrantzitsua da erreserba egitean guri jakinaraztea leku egoki bat esleitzeko. Horrez gain, zure maskota uneoro kontrolpean edukitzea eta bizikidetza arauak errespetatzea eskatzen dugu.
Bai, doako WIFI zerbitzua dugu kanpin osoan.
Bai, gimnasioa eta Wellness Area instalazioak guztiz doakoak dira gure bezero guztientzat.
Bai, kanpin-denda eta karabanentzako gune espezifikoak ditugu. Erreserba egiterakoan zure lehentasunak esatea gomendatzen dizugu, zure beharren arabera leku egoki bat esleitu ahal izateko.
Bai, partzeletan barbakoak egin daitezke, betiere segurtasun eta ingurumen arauak errespetatuz. Horretaz gain, barbakoa-guneak dituzten instalazioak ere baditugu.
Bai, zure partzelan bertan autoa aparkatzeko aukera ematen dizugu eta kanpina barnean dauden aparkatzeko guneak ere erabili ditzakezu. Erreserba egiterakoan gure langileei kontsultatzea gomendatzen dizugu informazio gehiago lortzeko
Bai, gure kanpin eremu guztietan ditugu komunak, dutxak ur beroarekin eta konketak. Instalazio hauek garbi eta egoera onean mantentzen ahalegintzen gara zure egonaldian zehar erosotasuna bermatzeko.
Bai, gure partzelaa askoek konexio elektrikoak dituzte, zure gailu elektrikoak konektatu ahal izateko. Erreserba egiterakoan behar hori adieraztea gomendatzen dizugu, elektrizitaterako sarbidea duen partzela bat esleitu ahal izateko.
Bai, adin guztientzako aisialdi-jarduerak eskaintzen ditugu, besteak beste, txango gidatuak, kirol jarduerak, tailer tematikoak eta zuzeneko ikuskizunak. Erreserba egiterakoan gure jardueren programa kontsultatzea gomendatzen dizugu zure egonaldian dauden aukera guztiak ikusteko.
Bai, gure kanpinean ostatu hartzeko partzelak eskaintzen ditugu (denda, karabana, autokarabana), hainbat tamainatako glamping-ak eta 20 ohe eta sukalde partekatuko aterpetxea. Gure webgunean ostatu mota bakoitzerako informazio zehatza eta tarifak kontsultatzea gomendatzen dizugu.
Bai, bisitariei kanpinera sartzen uzten diegu, baina garrantzitsua da harreran izena ematea eta bisitan zehar kanpinaren arauak betetzea. Gainera, gogorarazten dizugu bezero gisa zure bisitarien jokabidearen erantzule zarela.
Hondartza iristeko bidetxo zuzena dugu eskailera batzuk jaitsiz, gutxi gorabehera 15 minutu beharko dituzu. Goi-denboraldian, autobus zerbitzua ere badugu.
Donostiara joateko trena erabiltzea gomendatzen dugu. Gertuen dagoen geltokia kanpinetik 1,5 kilometrora dago eta egun osoan zehar 30 minuturo daude trenak.