Search
Close this search box.
Zuzeneko lotura
Donosti
&Bilborekin
DOG FRIENDLY
TOUR BIRTUALA

DENENTZAKO PLANAK GRAN CAMPING ZARAUTZ KANPINEAN

Surflarientzako planak

Lasaitasuna eta olatuen eta surfaren zirrara bilatzen ari zara?

Gran Camping Zarautz kanpina zure aukera ideala da! Toki zoragarrian dago, Frantziako mugatik gertu eta, gure instalazioetan, behar dituzun erosotasun guztiak dituzu. Kalitate/prezio erlaziorik oneneko ostatua eskainiko dizugu.

Haurrekin egiteko planak

Surf-eskolak, paseoak hondartzan, paseoak itsasontzian flyscha ezagutzeko, ezinbesteko bisita Donostiako Aquariumera…

Haurrekin egiteko eta familian gozatzeko planak!

Eta, gainera, Haur Kluba duzu: jarduerak haurrentzat egunero, monitoreekin.

Astelehenetik ostiralera: 10:30etik 12:30era

Asteburuetan: 10:30etik 12:30era

Bikote-planak

Frantziako mugatik gertu gaudenez, Donejakue bidea egiten duten erromesen geraleku izan ohi gara, iparraldeko bidea gure kanpinetik igarotzen baita.

Gainera, abiapuntu zoragarria gara hiri enblematikoak bisitatzeko (Donostia eta Bilbo, adibidez), bai eta kostaldeko zenbait herri ere.

Horrez gain, plater berriak dastatzea gustuko baduzu, aukera duzu euskal sukaldaritzaren onena urte osoan zehar dastatzeko: bakailaoa pil-pil erara, legatza saltsa berdean, marmitakoa eta txipiroiak tintan, euskal gastronomiaren beste plater eta pintxo tipiko askoren artean.

Lagunarteko planak

Gure kanpinean zauden bitartean, aisia-aukera ugari dituzu Zarautzen eta inguruan.

Zerbitzu hauek eskaintzen dizkizugu: hirira joateko garraioa, informazio turistikoa, surf-materialaren eta bizikleten alokairua, kayak-jaitsiera, flyscha ezagutzea eta beste hamaika aukera!

Azken batean, Gran Camping Zarautz kanpinean, ahaztu ezingo duzun ostatu batean emango dituzu egunak.

Beste era batera esanda, Gran Camping Zarautz kanpinean, esperientzia ahaztezina biziko duzu: dela surfean aritzeko baldin bazatoz, dela familian disfrutatzera baldin bazatoz, dela bikotearekin edo lagunekin baldin bazatoz.
Hemen gauzkazu!

Eta ezin baduzu erabakia hartu... erraztu egingo dizugu erabakia....

Hemen duzu Gran Camping Zarautz kanpinean zazpi egun emateko plana:

1. eguna. Zarautz ezagutzea
Ezagutzen duzu jada Zarautz? Txokoren bat ezagutzeko geratuko zaizu, ziur... Ez galdu hondartza, itsas pasealekua, alde zaharra, pintxoak, eta abar ezagutzeko aukera. Eta animatzen bazara, ausartu zaitez surfarekin:
2. eguna. Gure ohiturak ezagutzea: txakolina
Denerako denbora dago, eta bertako ohiturak ezagutzeko tarte bat aterako duzu, ziur. Gure proposamena: Bisita eta dastatzea Talai Berri txakolindegian, txakolinaren sekretu guztiak ezagutzeko. Talai Berri kanpinaren ondo-ondoan dago. Ez galdu ezagutzeko aukera! Merezi du! Bisita eta dastatzea talde txikietan. Bisitaren ondoren, terrazan eta 12 hektarea mahastiz inguratuta, Talai Berri txakolina eta Eusko Label produktuak dastatuko ditugu.
3. eguna. Bisita Donostiara
Ez zara joan Donostia ezagutu gabe. Plan oso-oso bat proposatzen dizugu: hartu trena –maiz igarotzen da–, ahaztu aparkatzea, eta gozatu hondartza zoragarriaz, parte zaharraz, saltokiez, pintxoez eta jatetxeez... Gustu guztietarako aukerak daude. Haurrekin bazoaz, bisitatu Aquariuma. Abentura handia izango da haientzat!
4. eguna. Natura harrigarria ezagutzea: flyscha
Ezagutu eta esploratu Gipuzkoako kostaldeko mundu geologiko harrigarri bat gure itsasontzi-ibilbidearekin: flyscha. Bidaia honetan, paisaia harrigarriak ikusiko dituzu: labarrek Lurraren historiaren milioika urteren berri emango digute. Bikaina da natura eta geologia gustuko dutenentzat. Gure ibilbideari esker, harri-formazio bereziak ezagutuko dituzu, horien sedimentu-geruzak miretsiko dituzu eta Lurraren historiaren benetako liburu ireki nola bilakatu diren ulertu ahal izango duzu. Bat egin gurekin eta zur eta lur utziko zaituzte Gipuzkoako kostaldearen sekretuek!
5. eguna. Egun gastronomikoa
Euskadi ez da ulertzen haren kultura gastronomikoa gabe. Zarauzko Arizia sagardotegian sagardotegi-menua dastatzea proposatzen dizugu. Ekologia, bertako produktuak eta produktuen kalitatea dira haren filosofiaren esentzia. Hori guztia ingurune zaindu eta atsegin batean eta ikuspegi ezin hobearekin, Zarauzko Arregui familiaren eskutik.
6. eguna. Aktiba zaitez! Oria ibaia kayakean edo arraun-surfean jaistea
6. eguna. Aktiba zaitez! Oria ibaia kayakean edo arraun-surfean jaistea Egun gastronomiko baten ondoren, aktibatzea proposatzen dizugu. Horretarako, bikaina da Oria ibaiaren bokalearen inguruan jaitsiera egitea. Jarduera horretarako, igeri egiten besterik ez duzu jakin behar. Gozatu familian, bikotearekin edo lagunekin. Merezi du probatzea!
7. eguna. Indoor eguna
Euskadin gaude eta egunen batean euria egingo du, ziur. Hori ez da ongi pasatzeko eragozpena izango, dena dela. Bi plan proposatzen dizkizugu; zuk aukeratu zein duzun nahiago: Moda gustuko duzu? Eta historia? Bisitatu Balenciaga Museoa, eta ezagutu historia Balenciagaren jantzien bitartez: Nahiago duzu mugimendua? Probatu indoor eskalada Klimb Zarautzen. Harentzat, eskalada, kirol jarduera ez ezik, jarduera kulturala eta soziala ere bada. Ingurumenarekiko eta kideekiko errespetua. Eskalatzea pareta batzuk igotzea baino askoz ere gehiago da!

Jardueretarako sarrerak gure harreran eskuratu ahal izango dituzu. Kontsulta iezaguzu!