Search
Close this search box.

Zure bizitzako udarik zirraragarrienerako prestatzen!

Ez erabaki presaka zenbat egun igaroko dituzun gurekin; izan ere, zuretzako antolatu ditugun planak ezagutu eta gero, ez duzu alde egin nahiko. Presta zaitez abenturaz betetako uda igarotzeko!

Zer iruditzen zaizu itsasontzian paseo bat egitea flyscharen labar izugarriak ezagutzeko? Edo agian nahiago duzu itsaso sakonean murgiltzea Aquariuma bisitatuz? Adrenalina gustatzen bazaizu, zer iruditzen zaizu Oria ibaia kayakean jaitsiz zirrara sentitzea? Horrez gain, zure ahoaren gozamenean ere pentsatu dugu. Gustatuko litzaizuke sagardotegiko menu goxoaz disfrutatzea edo txakolinaren sekretuak ezagutzea upategi bat bisitatuz?

Eta hori hasiera besterik ez da! Gure kanpinean askotariko esperientziak antolatu ditugu egunero abentura berri bat bizi dezazun. Nola txango zirraragarriak, hala gastronomia dastatzea, gustu guztietarako planak dauzkagu!

Ez galdu denborarik eta bisitatu gure webgunea gure esperientzia guztiak ezagutzeko. Gainera, erreserba gure webgunean eginez gero, webguneko prezio bereziari esker, % 5eko deskontuaz gozatuko duzu. Zeren zain zaude? Zure ametsetako uda zain daukazu Gran Camping Zarautz kanpinean! Harrera paregabea egiteko zain gaituzu planik zirraragarrienekin!

Ezagutu gure esperientziak

Banatu:

Albiste gehiago

Bidali mezu bat