Gipuzkoan kokaturik dagoen Gran Camping Zarautz-ek bere instalazio eta kudeaketari Giltza Berdearen saria ematea ospatu du.
Ekainaren 14ean, ‘Giltza Berdea’ saria emateko ekitaldi instituzionala egin da Gran Camping Zarauzko instalazioetan, eta bertan izan dira Turismo Saila eta Zarauzko Udaletxeko ordezkariak, kanpineko jabeak eta lan taldea, gonbidatu gisa.
José Palacios jauna izan da, ADEACeko lehendakaria, Espainian Nazioarteko ‘Giltza Berdea’ programaren ardura duen gobernuz kanpoko erakundea, ’Green Key‘ saria eman duena. Espainian, gaur, bi kanpin-ziurtagiri baino ez daude hau lortu dutenak.
Gran Camping Zarautz-ek ekimen hau jarri du abian, turismo jasangarriaren aldeko balio, jarrera eta jokabideen aldaketa lortzen laguntzea beharrezkoa dela uste duelako, hemen eta orain.