Search
Close this search box.
Zuzeneko lotura
Donosti
&Bilborekin
DOG FRIENDLY
TOUR BIRTUALA

Udazkenak Gran Camping Zarautzen eskeintzen duen guztia ezagutu ezazu!

Udazkena 🍂 martxan da eta gu ere bai #GranCampingZarautzen!

Kaixo, kanpin zale! 😊

Udazken bete-betean gauden honetan, gure inguruneak eskaintzen duen guztia esploratzera gonbidatzen zaitugu, ez baita gutxi… 🌟

#GranCampingZarautz oinarri hartuta, bere partzela, glamping edo hostel aukerekin, oraingoan Pagoetako Parke Naturala eta Zarautzeko alde zaharraren ingurua ezagutzera gonbidatzen zaitugu, asteburuko plan zoragarri batean; norentzat? asteburuko plana familientzat edota lagun taldeentzat, haurrekin edo gabe, hots, edozeinentzat zoragarria! 👨‍👩‍👧‍👦

  1. eguna – mendi ingurunean: Pagoetako Parke Naturala 🌳 bisitatzea proposatzen dizugu, non pagadi basoen paisaia ikusgarriez gozatu ahal izango duzun 🍃.

Txikienentzat, Iturrarango Naturaren Interpretazio Zentroak abentura hezigarri eta dibertigarriak eskaintzen ditu 🎉. Eta ez galdu Agorregiko errota bisitatzeko aukera, multzo historiko liluragarria non uraren aprobetxamenduaren eta burdinaren ekoizpenaren tradizioaz ikasi ahal izango duzun 💧. Ingurune berean, ezagutu Iturrarango lorategi botanikoa, bidaiariari esperientzia exotiko eta oparoa eskaintzen diona 🌺.

  1. eguna – itsas ingurunea: hondartzan zehar pasiara atsegina egin dezakezu 🏖️ eta Zarautzeko hiriguneak eskaintzen duen guztia ezagutzeko aukera duzu.

Guztientzat: surfa zer den probatu nahi duzu lagunekin edo familian 🏄‍♂️? Proba ezazu klase batekin. Prezio bereziak ditugu gure kanpinlarientzat 💸

Helduentzat: Getariako Balenciaga Museoak bisita merezi du goi-mailako moda zalea bazara eta nazioarteko eta bere garaiari aurreratutako jostun honen historia ezagutu nahi baduzu 👗

Txikienentzat: ezagutu bere ingurune historikoa, turismo bulegoak eskaintzen duen Marco Topo jokoaren bidez (5 eta 12 urte bitarteko haurrentzat) 🕵️‍♂️.

Zarauzko turismo bulegoan familiako kide guztientzako jarduerak dituzte planifikatuta.

Lasai egon eta kanpinaren esentziaz gozatzea nahiago duzu gurean🌞? Gure sauna, gimnasioa probatzea edo inguruan bueltaxka bat ematea proposatzen dizugu… hainbeste dago ezagutzeko!

Eta gogoratu gure txakur lagunak onartzen ditugula partzeletan!

🚶‍♀️Plan ezin hobea da,… ezta? Jarrai dezagun momentu eta oroitzapen onak eraikitzen! 🎉

Kanpineko erreserbak hemen egin ditzakezu. Zure zain gaude! 🎊

#Zarautz #campingwithviews #visitthebasquecountry #basquecountrytourism #visiteuskadi #petfriendlycamping #openallyear #campingwithgym #campingwithshuttle #greenkey #grancampingzarautz #acsi #campingdeZarauz

Banatu:

Albiste gehiago

Bidali mezu bat