Search
Close this search box.
Zuzeneko lotura
Donosti
&Bilborekin
DOG FRIENDLY
TOUR BIRTUALA

Bideko beste etapa bat

Egunerokoaren ilusioa berreskurtzea: zoriontasuna ez da helmuga, bidea baizik.

#GranCampingZarautz-etik gogoeta egitera gonbidatzen zaitugu: dakizun bezala, asteburuak ez dira zoriontasunerako txartel bakarra, eta oporrak ez dira arimak arnasa hartzeko gordeleku bakarra. Tamalez, bizitza geroratzera ohitu gara, poza epe finkoko gordailuan uztera, larunbata iritsi zain edo egutegiak atseden egunak markatu zain, oraina helmugara iristeko azkar kendu beharreko betebehar gris bat balitz bezala. 🏕️✨


Horrela bizitzea, astelehenetik ostiralera piloto automatikoan, munduaren kolorea su motelean itzaltzen laguntzea da.

Gure egun gehienak itxarongela huts bihurtzea dira, ahaztuta ilusioak eta pozak ez dutela datarik egutegian eta ez dutela arrazo berezirik behar agertzeko. ⏳🌿


Gelditu une batez. Arnasa sakon hartu. Bizitzaz gozatzeko artea egunerokoa zaratatik eta presatik erreskatatzean datza: goizeko lehen kafesne zurrutadan, baimenik eskatu gabe leihotik sartzen den arratsaldeko argi lasaian-, aire freskoaren ukituan noraezean ibiltzean, erlojuari begiratu gabeko elkarrizketa batean. ☕🌅💨

Ez itxaron ostiralerarte bake une bat oparitzeko zeure buruari eta ingurukoei, eta ez utzi zure zoriontasuna kaxa batean itxita hurrengo bidairarte.

Gauza txikiez gozatzea gomendatzen digutenean, -ekintza sinpleak, beti hor egon direnak, gu gehiegi ohartu gabe agian edo beti hor egon behar luketela usten dugulako — erritmoa moteldu arazi egiten diguten gauzetan atentzioa jartzea esan nahi du eta orduan da orainak benetako zentzua hartzen duenean. 🕊️✨


Beraz, uda poliki-poliki agurtzen ari den honetan, oporretako oroigarri batek baino garrantzi handiagoa izan dezakeen zerbait opa nahi dizugu: 🌊☀️ izan dezazula aurrerantzean ere, une ederrez betetako etapa berri bat, beti ere bizitza berezi egiten duten pertsona horiekin partekatua. 💛

#grancampingzarautz #zarautz #basquecountry #baskenland #campingzarautz

Eskerrik asko #grancampingzarautz eta bertako lan taldearekin zuen bizitza eta uneak partekatzen dituzuen orori!

Bizitza, askotan, uste duguna baino sinpleagoa da.

Banatu:

Albiste gehiago

Bidali mezu bat