Zuzeneko lotura
Donosti
&Bilborekin
DOG FRIENDLY
TOUR BIRTUALA
  • URTE OSOAN IREKITAKO

    Kanpinik onena

  • FAMILIA GIROA

    Zatoz zure karabanarekin

  • BISTA

    Ikusgarriak

  • AIRE ZABALEKO JARDUERAK

    Surf, SUP, Trecking-ak,...

  • ASKO IKUSTEKO,

    Asko deskubritzeko

  • GLAMPING-A

    Kanoinera joateko beste modu bat

  • URTE OSOAN IREKITAKO

    Kanpinik onena

  • FAMILIA GIROA

    Zatoz zure karabanarekin

  • BISTA

    Ikusgarriak

  • AIRE ZABALEKO JARDUERAK

    Surf, SUP, Trecking-ak,...

  • ASKO IKUSTEKO,

    Asko deskubritzeko

  • GLAMPING-A

    Kanoinera joateko beste modu bat

TOUR VIRTUAL

Zuzeneko lotura Donosti &Bilborekin

DOG FRIENDLY

Ezagutu gaitzazu

Urte guztian zabalik

Gure kanpina irekita egoten da urteko 12 hilabeteetan. Mundu osoko bisitak jasotzen ditugu urtaro guztietan.

Ia sei hamarkada daramatzagu mota guztietako kanpinlariei gure zerbitzuak eskaintzen. Gaur egun, urte osoan zehar irekita egoten den Euskadiko kanpinik handiena gara. Espainiako Kanpinen Federazioak antolatutako 2021eko Espainiako Kanpinen Galan, Urte Guztian Irekitako 2021eko Kanpin Onenaren saria eman ziguten.

Gure ostatuak

Hiru aukera dituzu eskura:

Partzela
Partzela

Ditugun 450 partzeletako bat erreserbatu dezakezu zure kanpadenda jartzeko. Edo karabanarekin edo autokarabanarekin bazatoz, gure instalazioak guztiz irisgarriak dira.

Glamping
Glamping

Bi, lau eta bost pertsonarentzako Glampingetxolak aurkituko dituzu, ihesaldi erromantiko batez zein familiako edo lagunarteko bisita batez gozatzeko aproposak.

Hostela
Hostela

Bi, lau eta bost pertsonarentzako Glampingetxolak aurkituko dituzu, ihesaldi erromantiko batez zein familiako edo lagunarteko bisita batez gozatzeko aproposak.

Gure kanpineko zerbitzu guztiak

Mota guztietako zerbitzuak eskaintzen ditugu kanpineko bizitzaz urte osoan gozatu ahal izateko:

Honako hauek ditugu: taberna eta jatetxea, supermerkatua, bainugelak berogailuarekin eta dutxak ur beroarekin, arropa-garbitegia, barbakoa gunea, haurrentzako parkea, kirol gunea, doako WIFIa, gimnasioa, ludoteka

Surfa bere osotasunean

Gustuko duzu olatuak zure ohol gainean jarrita zeharkatzea?

Orduan, seguru baduzula Zarauzko hondartzen berri. Zalantzarik gabe, surfaz gozatzeko leku ezin hobea da. Zure eskura jartzen dugu ekipamendua alokatzeko zerbitzua, zurea etxetik ekarri beharrik ere izan ez dezazun.

Non gaude?

Konparaziorik ez duen paraje natural baten erdian, Espainiako iparraldean. Hain zuzen ere, Talai Mendi muinoan. Eta, horri esker, gure erabiltzaileek aukera dute itsasoko eta mendiko ikuspegiez aldi berean gozatzeko. Zeure begiz ikusi nahi dituzu? Bada, gurekin erreserba egitea da egin behar duzun gauza bakarra, zuretzat egokiena den datarako.

Talai Mendi muinoa Zarauzko biotopo babestuaren parte da. Balio natural handiko eremua da, eta Eusko Jaurlaritzak babestua dago. Hain zuzen ere, erreserba naturaltzat hartzen da.

Frantzia, Bilbo eta Donostia zure eskura

Ez ahaztu, gainera, Frantziako mugatik hurbilen dagoen kanpina garela, Euskal Herrian urte osoan irekita dagoena. Gainera, Bilbo eta Donostia ezagutzeko puntu estrategiko batean gaude. Donejakue Bidearen Iparraldeko Bidea egiten duten erromesentzat ere ohiko geralekua gara. Bide guztiak igarotzen dira hemendik!

Gran Camping Zarautz
Gran Camping Zarautz
×

Geocoding Error Occured.

Tried to Geocode:

Error Type:

Please be sure to follow the tutorial on how to setup the Google APIs required for the Advanced Google Map Widget.

Google Map API Key Tutorial

Zarautz zuzenean