Search
Close this search box.
Zuzeneko lotura
Donosti
&Bilborekin
DOG FRIENDLY
TOUR BIRTUALA

GLAMPING

Kanpinaz beste modu batera gozatu nahi duzu? Natura maite duzu, baina hiriko erosotasunak nahiago dituzu? Ezagutu gure glamping-a, eta igaro egun ahaztezin batzuk zure bikotekidearekin, familiarekin edo lagunekin

Ezagutu gure Glampingak Zarautzen

Gure glampingean naturaren erdian dagoen ostaturik onenaz gozatzeko aukera izango duzu. Zarauzko biotopo babestuaren parte gara, Eusko Jaurlaritzak erreserba natural izendatua. Horregatik, safari edo glampingdenden alde egin dugu, parke natural batean gaudela kontuan hartuz.

Tamaina eta era guztietako erosotasunak ditugu etxean bezala senti zaitezen: bitrozeramika, hozkailua, mikrouhin-labea eta kafe-makina dituen sukaldea; jangelako mahaia; itsasora begira dagoen terraza (aukera hori hartu ezkero); era guztietako erosotasunez hornitutako logelak…

Ilunabar ederrenak zuretzat

Dagoeneko ez duzu gogoratzen zer zen naturarekin kontaktuan egotea eta horrek sortzen duen bakea? Ahaztu egin al zaizu ilunabar eder batez gozatzea zer den ere? Hiriko estresaz nekatuta bazaude eta denetik deskonektatu nahi baduzu, gure glamping-ean gozatu egingo duzu; asko, gainera. Gainera, ilunabarrak paregabeak eta ezin hobeak dira, ametsezko paisaian bilduak. Gorputza atseden eske ari bazaizu, gure inguru zoragarrian lortuko duzu. Guregana etorri eta hainbeste desio duzun bakea berreskuratzen duzunean, berriz etorriko zara, seguru. Naturak beti harrapatu egiten gaituelako.

XS glanpina

  • Ohe bikoitza edo bi banakako ohe.
  • Oheko arropa barne.
  • Terraza itsasoari begira (aukeran)
  • Gehienezko okupazioa: 2 pertsona.

XL glanpina

  • Ohe bikoitzeko logela bat.
  • Bi edo hiru pertsonentzako literak dituen logela bat.
  • Kafe-makina, mikrouhina, hozkailua eta sukaldatzeko sua dituen sukaldea.
  • Baxera, mahai-tresnak eta sukaldeko tresneria barne.
  • Bost pertsonentzako mahaia.
  • Terraza itsasoari begira.
  • XL glanpina Premium

  • Ohe bikoitzeko eta bi edo hiru pertsonentzat litera bat
  • Kafe-makina, mikrouhina, hozkailua eta sukaldatzeko sua eta arraska dituen sukaldea (urarekin).
  • Baxera, mahai-tresnak eta sukaldeko tresneria barne.
  • Lau-bost pertsonentzako mahaia barruan.
  • Lau-bost pertsonentzako mahaia portxean eta bi aulki mahai txiki batekin portxean.

Tarifak

Glamping XS

Denboraldi Baxua

61,3
  • GAUA

Erdi Denboraldia

69,2
  • GAUA

Goi Denboraldia

90,9
  • GAUA
Glamping XS itsasorantz begira

Denboraldi Baxua

66,9
  • GAUA

Erdi Denboraldia

80,2
  • GAUA

Goi Denboraldia

102,4
  • GAUA
Glamping XL 4 pax

Denboraldi Baxua

91,4
  • GAUA

Erdi Denboraldia

113,6
  • GAUA

Goi Denboraldia

154,7
  • GAUA
Glamping XL 4 pax itsasorantz begira

Denboraldi Baxua

101,4
  • GAUA

Erdi Denboraldia

124,8
  • GAUA

Goi Denboraldia

166,8
  • GAUA
Glamping XL 4 pax Premium

Denboraldi Baxua

101,4
  • GAUA

Erdi Denboraldia

124,8
  • GAUA

Goi Denboraldia

166,8
  • GAUA
Glamping XL 5 pax

Denboraldi Baxua

109,2
  • GAUA

Erdi Denboraldia

132,5
  • GAUA

Goi Denboraldia

175,2
  • GAUA
Glamping XL 5 pax itsasorantz begira

Denboraldi Baxua

119,2
  • GAUA

Erdi Denboraldia

143,7
  • GAUA

Goi Denboraldia

187,3
  • GAUA
Glamping XL 5 pax Premium

Denboraldi Baxua

119,2
  • GAUA

Erdi Denboraldia

143,7
  • GAUA

Goi Denboraldia

187,3
  • GAUA

Denboraldi Baxua

Urtarrilak 1- martxoak 26

Apirilak 12 – Maiatzak 28

Urriak 18 – Abenduak 31

Erdi Denboraldia

Martxoak 27 – Martxoak 31

Apirilak 6 – Apirilak 11

Maiatzak 29 – Ekainak 11

Irailak 13 – Urriak 17

Goi Denboraldia

Apirilak 1 – Apirilak 5

Ekainak 12 – Irailak 12

Gutxieneko egonaldiak

Denboraldi Baxua: Gau 1
Erdi Denboraldia: 2 gauak
Goi Denboraldia: 7 gauak

Glamping Arauak

1. ERRESERBAK
  1. Erreserba egiteko eskaera gure web orrian egin daiteke grancampingzarautz.com.
  2. Erreserba guztiz onartua izan baino lehen, ordainketa egiteko beharrezko datu guztiak eskatuko dira.
  3. Erreserba konfirmatua izan dela baieztatzeko, email bidezko konfirmazioa bidaliko zaio bezeroari.
  4. Bezeroak bere estantziaren inguruko aldaketak idatziz eska ditzake (data eta denda mota) eta kanpiñaren egoeraren baitan izango da erantzuna.
2. FIANTZA
  1. Kreditu txartelaren datuak eskatuko zaizkio bezeroari, gerta daitezkeen kalteen gain erantzuteko.
  2. Aldiz, 100€ko zenbatekoa ere abona daiteke fidantza modura, inskripzioa egiterako orduan.
  3. Irteera egunean zenbateko hori itzuliko da, beti ere erabilitako guztia baldintza egokietan egonik.
  4. Glamping denda garbi eta txukun utzi beharko da, sukaldeko tresnak garbi eta zaborra dagokion tokian utzita. Kontrako kasuan, 50€ko kargua aplikatuko da. Kalterik sortzen badu bezeroak, fidantzatik deskontatua izango da.
3. OKUPAZIOA
  1. Gehienezko okupazioa bi eta bost pertsona tartekoa izango da, Glamping denda motaren arabera.
  2. Segurtasun arrazoiak direla eta, guztiz debekatua dago gehiengo okupazioa gainditzea.
  3. Haur edo ume batek pertsona bezala kontatzen du.
  4. Ez dira guraso edo tutore legalik gabe etortzen diren adingabekoak onartzen.
4. ESKAERAK ETA LEHENTASUNAK:
  1. Glamping denda zenbakia erreserba departamentuak erabakiko du, kanpiñeko barne antolamenduaren araberakoa izango delarik.
  2. Ondorioz, ezin izango da glamping denda zehatz bat aukeratu.
5. SARRERA ETA IRTEERA ORDUA:
  1. Iritsiera egunean, erreserbatutako denda arratsaldeko hiruetatik aurrera egongo da erabilgarri.
  2. Ateratzeko egunean, denda libre eta garbi utzi beharko da eguerdiko 12etarako.
  3. Nahi izanez gero, gure instalazio eta zerbitzuen erabilera osoa egiteko aukera izango du bezeroak, arratsaldeko seiak arte.
  4. Late checkout egiteko (arratsaldeko hiruetan ateratzea) harreran egin beharko da eskaera, beti ere kanpiñeko okupazioaren baitan.
6. OSTATUA:
  1. Oheko arropa barne dago.
  2. Ez dira txakurrak onartzen denden barnealdean, baina bai kanpoko terrazetan.
  3. Denden barnealdean erretzea debekaturik dago.
  4. Glanping dendetan ez dira guraso edo tutore gabe etortzen diren adingabekoak onartuko.
  5. Glamping dendetan ez dira bisitak onartzen. orretarako, kanpiñeko gune komunak erabili ahal izango dira, barbakoa gunea eta taberna-jatetxea, besteak beste.
  6. Bezeroak modu guztietako soinu eta garrasiak ekidin beharko ditu, musika-gailuen bolumena kontrolpean izanik. Bestalde, 24.00-07.00 bitartean isiltasun osoa errespetatu beharko da.
7. EZEZTAPEN BALDINTZAK:
  1. Erreserbak modu hauetan ezeztatu ahalko dira:
    • Denboraldi baxuan eta erdi-denboraldian, ordaindutakoaren %100a bueltatuko da iritsiera-data baino bi egun lehenago arte.
    • Denboraldi altuan, egindako ordainketatik 15€ kobratuko dira ezeztapen gastu moduan eta ezingo da bueltatu inolako kasuan. Beste guztia berreskuperatzeko aukera izango da sarrera-data baino zazpi egun lehenago arte.
    • Ezeztapena aipaturiko epeen baitan egiten ez bada, ez da ordaindutakoa bueltatuko.
    • Ezeztapen-eskaera email bitartez egin beharko da.
8. NEGONALDI ARAUAK:
  • Bezeroak modu guztietako soinu eta garrasiak ekidin beharko ditu, musika-gailuen bolumena kontrolpean izanik. Bestalde, 24.00-07.00 bitartean isiltasun osoa errespetatu beharko da.
  • Debekatuta dago telebista eta musika-ekipoak bolumen altuan jartzea.
  • Kanporatu egingo da gainerakoen lasaitasuna asaldatzen duen oro. Beharrezkoa izanez gero, poliziari deituko zaio.
  • Derrigorrez erakutsi behar da NAN/Pasaportea izena ematean edo kanpiñeko langileek eskatutakoan.
  • Debekatuta dago su irekia egitea kanpiñean. Barbakoen erabilera onartzen da.
  • Txakurrak eta gainerako animaliak beti lotuta egon behar dute kanpin eremuan.
  • Ibilgailuek ezingo dute partzeletara sartu 00:00etatik 07:00etara. Kanpin barruko gehieneko abiadura 10km/h-koa da.
  • Manten ezazu partzela eta kanpina garbi. Erabil itzazu zaborra biltzeko eta birziklatzeko puntuak.