Search
Close this search box.
Zuzeneko lotura
Donosti
&Bilborekin
DOG FRIENDLY
TOUR BIRTUALA

… eta zu, zerk bultzatzen zaitu bidaiatzera?

Zure bidaiatzeko arrazoia inoiz pentsatu al duzu zein den?

Agian jakin-mina, askatasun-grina eta ezezagunak diren txokoak deskubritzeko gogoa, kultura ezberdinak ezagutzeko grina,… dira. Bidaia batean pentsatu bezain pronto zerbait pizten zaigu barrenean: poza eta ilusioa. Helmuga argi izan gabe ere, bidaiaren gozamena hasten da, bidaia gure buruan nola izango den irudikatzen dugu hala edo nola… ez zaizu gertatzen?

Hasteko, leku berriarekin amets egiteak, egingo dugunaren aurreikuspena izatea eta pauso bakoitza sentitzeak bihotza emozioz betetzen digu, eta irribarrea jartzen digu aurpegian. Maleta prestatzea ere erritu bihurtzen da, abenturaren hasiera markatzen duen keinu txiki bat gehiago izanik. Gainera, bisitatu nahi duzun lekuko liburu bat irakurtzen baduzu, bertakoa den kultura eta historiarekin lehen kontaktua izatea ere ez da ideia txarra,  gertuagotik sentitzea ahalbidetzen bait digu, ia bertan bagina bezala.

Bidaian, une bakoitza magiaz beteta dago. Usainak, zaporeak, pertsona berriekin topo egiteak,  paisaia ikusgarriak… esperientzia bakoitza memorian geratzen da eta bizirik senti arazten gaitu, inguratzen gaituen munduarekiko irekiz.

Etxera itzultzean, bidaia ez da amaitzen. Argazkiek ezagutu ditugun leku eta egoera berri  horietara eramaten gaituzte bueltan, oroitzapenek istorio bihurtzen dira behin eta berriro, eta nostalgia atsegin  hori alboan daramagu denbora batez. Bizitakoari buruzko hausnarketak aldaketa eta irakaskuntza ekartzen digu, espero ez genituen moduan.

Bidaiatzea, azken finean, intentsitatez bizi dugun zerbait da, bidai aurretik, bitartean eta ondoren. Emozioak eta jakin-minak beti gidatu behar gaituzte. Azkenean, helmuga eta ezagututako bideak alde batera utzita (horiek ere garrantzitsu, nola ez!), benetan garrantzitsua dena bidaian bertan sortzen diren emozioak, istorioak, bizipenak eta sortutako lotura berriak izaten dira, ez uste?

Zarautzen, Euskal kostalde ederrean, benetako kanpin esperientzia bilatzen baduzu, Gran Camping Zarautz urte osoan zabalik dagoela jakin arazi nahi dizugu, naturarekin eta tokiko kulturarekin kontaktu zuzenean une ahaztezinak bizitzeko. Zatoz bisitatxo bat egitera! 😉.

live your life

Banatu:

Albiste gehiago

Bidali mezu bat

ARRETA! JATETXEA ITXITA EGONGO DA OBRENGATIK

2025eko irailaren 29tik 2026ko martxoaren 30era arte. Sentitzen dugu eragozpenik sortzen bazaue.