Search
Close this search box.
Zuzeneko lotura
Donosti
&Bilborekin
DOG FRIENDLY
TOUR BIRTUALA

Gure paradisua zainduz

Hondartza garbiketaren kronika: errespetu eta elkarbizitza

Hemen goian esnatzea eta itsas, zein mendira bista horiek aurrean izateak hitzik gabe uzten gaitu eta ahazten ez den esperientzia bat da; naturarekin bat egiten duzu berehala; 🌊🏔️ baina zintzoak izan nahi dugu zurekin: guretzat, leku hau kudeatzea ez da soilik partzela bat, glamping denda bat edo hostel-eko ohe bat alokatzea. ⛺✨

Harago doa: nazionalitate ezberdinetako kanpisten arteko elkarbizitza, elkarrekiko errespetua, aisia, gozamena eta jasotzen gaituen lurra zaintzea da; finean: nazionalitate asko hartzen dituen kanpin batean bilatzen ditugun balore horiek guztiak. 🗺️❤️🌍🤝

Horregatik, duela egun batzuk, #GranCampingZarautz-ek eta #Zarautzturismo-ko bulegoak antolatutako jardunaldi batean, eskularruak jantzi eta hondartzan plastikoak biltzera atera ginen. 🧤🗑️ Ez dugu dominarik bilatzen, ezta hondartza plastikoz betirako libratzea ere, baina bihotzez uste dugu ingurune hau aurkitu genuen bezala edo hobe uzteko erantzukizuna dugula denok.

Askorentzat, ‘shock’-a izan zen, mikroplastiko kopuru izugarria aurkitu baikenuen bertan; gure helburua lortu genuen: kontzientziak astintzea, parte-hartzaileena eta hurrengo hitzorduagatik galdetzera hurbildu ziren ibiltariena ere, edo ekimenagatik galdetu eta ordu pare batean bildu genuen guztiarekin txundituta geratu zirenena… Abiapuntu gisa balio izan zigun. Uste dugu mundu osoan mikroplastikoekin arazo bat dugula jakin araztea ez dela ezer berria, baina lehen urratsa da, eta gure ingurukoek jakitun egitea gure aldetik eramango dugun zereginetako bat da. Inguratzen gaituena babesteko gogo hori kutsatu nahi dugu. 🌱

Beraz, Zarautzera etortzen zarenean, zure egunak disfrutatzeko gonbitea egiten dizugu, eskualdeko bidexketatik ibiliz, bertako kultura ezagutuz, gure bizimodua, hizkuntza eta ohiturak barneratuz, ilunabar bakoitzaz gozatuz… baina lagundu iezaguzu gure ingurunea errespetuz eta behar dugun bezala mantentzen. 🌅

Ongi etorri gurera!

Mila esker argazki ederrengatik @aritzmanterola

Banatu:

Albiste gehiago

Bidali mezu bat