(+34) 943 83 12 38

Check in: 09:00-21:00

Urte osoan irekita

Top
Kanpina Zarautzen: Heldu eta umeentzako instalazioak
fade
4891
page-template,page-template-full-width,page-template-full-width-php,page,page-id-4891,mkd-core-1.3,voyage child theme-child-ver-1.0.1,voyage-ver-2.1,mkdf-smooth-scroll,mkdf-smooth-page-transitions,mkdf-ajax,mkdf-grid-1300,mkdf-blog-installed,mkdf-header-standard,mkdf-sticky-header-on-scroll-up,mkdf-default-mobile-header,mkdf-sticky-up-mobile-header,mkdf-dropdown-default,mkdf-dark-header,mkdf-fullscreen-search,mkdf-search-fade,mkdf-medium-title-text,wpb-js-composer js-comp-ver-6.8.0,vc_responsive

Kanpin gogoangarri baten bila zabiltza?

Gran Camping Zarautzen opor esperientzia ahaztezina eskaintzen dizugu. 57 urte daramatzagu lanean, desio bakar batekin: gurean ostatu hartzen dutenen asebetetzea etengabe areagotzea.

Jasotzen ditugun sari sektorialetatik haratago, saririk onena gure bezeroen atsegina, fideltasuna eta errekonozimendua da, bai joaten direnean eta bai itzultzen direnean ere. Jakin nahi duzu zerk bereizten gaituen?

Mapa del Camping Zarautz

Kreditu txartelak onartzen dira

Gauza baliotsuen zaintza

Gaueko segurtasuna

Wifia

Botikina

Defibriladorea

Hirira garraioa

Korronte elektrikoa

Itzalgune zabalak

Karabanentzako ur hartunea

Gasa

Txakurrak partzeletan onartzen dira

Kanpin handi batetik espero duzun guztia… eta zertxobait gehiago

Deskonektatzeko, gozatzeko eta inoiz ez bezala ibiltzeko garaia da: oporraldiak heltzeko luze itxaron behar izaten da eta, beraz, ezin ditugu alferrik galdu. Gure kanpinean oso argi daukagu; horregatik ematen dizugu zerbait gehiago.

Hala, zure esku dauden 450 partzelez gain, glampinggune ikusgarri bat prestatu dugu; kanpatzearen glamurra maila gorenera iristen da bertan. Era berean, gure instalazio guztiak zure egonaldia askoz atseginagoa izan dadin sortu, diseinatu eta bideratu dira.

Ongizatea era naturalean

Ingurune paregabe, bizigarri eta positiboa eskaintzen dizugu, inoiz izan dituzun egunsenti eta ikuspegi onenetako batzuekin. Inguru miresgarri honetan premiummailako oporraldiez gozatzeko aukera sartu dugu.

Zure eskura jartzen ditugu berogailua duten osasun-zerbitzuak. Dutxak ur beroarekin daude eskuragarri eguneko 24 orduetan. Arropa-garbitegiak, baloreen zaintzak, areto sozialak, botikinak eta garbitokiak, jakina, zure esperientzia hobetzen lagunduko dizute.

Txikienentzako opor ahaztezinak izan daitezen nahi dugu. Hortaz, egonaldiaz are gehiago goza dezaten, orain pin-pong gunea, haurrentzako futbol zelaia eta haurrentzako indoor parkea ditugu. Helduak ere ez ditugu ahazten. Kirol errutinekin jarraitu ahal izan dezazun gimnasiobat ere prestatu dugu sasoian egoteko behar den guztiarekin.

Bestalde, wifia doan, gaueko segurtasuna, 24/7 harrera eta hirira doan garraioa ditugu. Hurrengo txangoa antolatzen ari zara eta zalantzaren bat daukazu? Behar duzun informazio turistiko guztia emango dizugu. Gainera, bizikletak edo surferako materiala behar baduzu, hemen bertan alokatuko dizugu.

Nahierara

Zure ongizatea oporraldietan behar dituzun zerbitzuekin elikatzen dugu. Badakigu, batez ere familiarekin bidaiatzen baduzu, otorduak oso garrantzitsuak direla. Euskal Herrian asko dakigu gastronomia aberatsaz eta, jakina, gure instalazioetan ez duzu kexarik izango.

Sukaldaritza bikaina eskaintzen dizugu, adin guztietako jendearentzat: haur txikiak dituzten familia, maiteminduen bikote, adineko pertsona zein lagun taldeentzat. Beti aurkituko duzu nahi duzuna!

Terraza duen taberna bateta jatetxe zoragarri bat ditugu. Gainera, jakiak presta ditzakezu parrillan, eta gaualdi bikain batez gozatu. Haragia eta gainerako janariak gure supermerkatuan eros ditzakezu edo take-away aukera erabili. Askaldegia, zalantzarik gabe, leku ezin hobea da janariaz gehiago gozatzeko.

Zaintzen zaituen kanpina

Ahalegin guztiak egiten ditugu zugatik. Xehetasun guztiak zaintzen ditugu, ahalik eta gehien goza dezazun. Belarrik freskagarriena eta haurrentzako parkea, eta baita autokarabanentzako gunea eta karabanentzako partzelak ere ur-hargunearekin.

Beste alderdi positibo batzuen artean, besteak beste, honako hauek izango dituzu eskura: korronte elektrikoa, gasa, desgaitasuna duten pertsonentzako egokitzapena, itzalgune zabalak eta, larrialdietan, bizia salba diezazukeen desfibriladore bat.

Oporraldia txakurrarekin igaro nahi duzu? Zarauzko kanpin honetan, ongi hartuko zaitugu. Zatoz hori egiaztatzera. Opor ikaragarriak izango dituzu, erabat asetuko zaituztena.