• Glamping
  • Glamping

Glamping

XS Denda

  • Ohe bikoitza edo bi banakako ohe.
  • Oheko arropa barne.
  • Terraza itsasoari begira.
  • Gehienezko okupazioa: 2 pertsona.

XL Denda

  • Ohe bikoitzeko logela bat.
  • Bi edo hiru pertsonentzako literak dituen logela bat.
  • Kafe-makina, mikrouhina, hozkailua eta sukaldatzeko sua dituen sukaldea.
  • Baxera, mahai-tresnak eta sukaldeko tresneria barne.
  • Sei pertsonentzako mahaia.
  • Terraza itsasoari begira.

Prezioak

 

XS Denda

(Bi pertsona)

XL Denda

(4 pertsona)

XL Denda

(5 pertsona)

Denboraldi Baxua

45€

70€

85€

Erdi Denboraldia

50€

85€

100€

Goi Denboraldia

60€

110€

125€

GLAMPING BALDINTZAK

1. ERRESERBAK:

  1. Erreserba egiteko eskaera gure web orrian egin daiteke grancampingzarautz.com, “Kokapena” atalean.
  2. Erreserba guztiz onartua izan baino lehen, ordainketa egiteko beharrezko datu guztiak eskatuko dira.
  3. Erreserba konfirmatua izan dela baieztatzeko, email bidezko konfirmazioa bidaliko zaio bezeroari.
  4. Bezeroak bere estantziaren inguruko aldaketak idatziz eska ditzake (data eta denda mota) eta kanpiñaren egoeraren baitan izango da erantzuna.

2. FIANTZA:

  1. Kreditu txartelaren datuak eskatuko zaizkio bezeroari, gerta daitezkeen kalteen gain erantzuteko.
  2. Aldiz, 100€ko zenbatekoa ere abona daiteke fidantza modura, inskripzioa egiterako orduan.
  3. Irteera egunean zenbateko hori itzuliko da, beti ere erabilitako guztia baldintza egokietan egonik.
  4. Glamping denda garbi eta txukun utzi beharko da, sukaldeko tresnak garbi eta zaborra dagokion tokian utzita. Kontrako kasuan, 50€ko kargua aplikatuko da. Kalterik sortzen badu bezeroak, fidantzatik deskontatua izango da.

3. OKUPAZIOA:

  1. Gehienezko okupazioa bi eta bost pertsona tartekoa izango da, Glamping denda motaren arabera.
  2. Segurtasun arrazoiak direla eta, guztiz debekatua dago gehiengo okupazioa gainditzea.
  3. Haur edo ume batek pertsona bezala kontatzen du.

4. ESKAERA ETA LEHENTASUNAK:

  1. Glamping denda zenbakia erreserba departamentuak erabakiko du, kanpiñeko barne antolamenduaren araberakoa izango delarik.
  2. Ondorioz, ezin izango da glamping denda zehatz bat aukeratu.

5. SARRERA ETA IRTEERA ORDUA:

  1. Iritsiera egunean, erreserbatutako denda arratsaldeko hiruetatik aurrera egongo da erabilgarri.
  2. Ateratzeko egunean, denda libre eta garbi utzi beharko da eguerdiko 12etarako.
  3. Nahi izanez gero, gure instalazio eta zerbitzuen erabilera osoa egiteko aukera izango du bezeroak, arratsaldeko seiak arte.
  4. Late checkout egiteko (arratsaldeko hiruetan ateratzea) harreran egin beharko da eskaera, beti ere kanpiñeko okupazioaren baitan.

6. ALOJAMENTUA:

  1. Oheko arropa barne dago.
  2. Ez dira txakurrak onartzen denden barnealdean, baina bai kanpoko terrazetan.
  3. Denden barnealdean erretzea debekaturik dago.
  4. Glanping dendetan ez dira guraso edo tutore gabe etortzen diren adingabekoak onartuko.
  5. Glamping dendetan ez dira bisitak onartzen. Horretarako, kanpiñeko gune komunak erabili ahal izango dira, barbakoa gunea eta taberna-jatetxea, besteak beste.
  6. Bezeroak modu guztietako soinu eta garrasiak ekidin beharko ditu, musika-gailuen bolumena kontrolpean izanik. Bestalde, 24.00-07.00 bitartean isiltasun osoa errespetatu beharko da.

7. GUTXIENEKO ESTANTZIAK

  1. Denboraldi altuan hiru gau.
  2. Erdi denboraldian bi gau.
  3. Gainontzeko hilabeteetan ez dago gutxieneko estantziarik.