Gran Camping Zarautz
Zarauzko istorioak dioenez bale bat kostaldera hurbiltzen zenean, txalupetan haren bila joango ziren arrantzaleei ohartarazteko,Talai Mendi edo Atalaia Mendian su bat pizten zen. Gaur egun ez ditugu bale asko ikusiko, baina garai bateko eta gaurko zarauztarrek inguruko mendi eta itsaso koloretsu berberaz gozatzeko mendixka zoragarri bat badute.
Hementxe aurkitzen da, 1964.urtea geroztik, "Gran Camping Zarautz" edo "Goiko kanpina" izenaz ezaguna den kanpalekua.